• Skip to primary navigation
  • Skip to main content

Xoxoteko Aterpea

xoxotekoaterpea.com

  • Xoxoteko aterpea
  • Egutegia eta prezioak
  • + Info
    • Kokapena
    • Nola Iritsi
    • Inguruko gailurrak
    • Argazkiak

Kokapena


logo_google_earth_g Bidaiatu Xoxoteko Aterpera Google Earth-en bidez.

Xoxoteko aterpea Izarraitz mendilerroan aurkitzen da, Azkoitia, Azpeitia eta Debako lurretan kokatua. Natura 2000 sarean sartuta dago, hau da, parke natural izendapenik ez duen arren, garrantzi komunitarioko lekua kontsideratuta dago. Natura 2000 Europa mailako sare ekologikoa da, zeinekin zonalde konkretu batzuetako biziraupena bermatu nahi den, biodibertsitatea babestuz.

natura2000

Izarraitzek Deba eta Urolaren behe-ibarren arteko lurralde basatienak batzen ditu, ekialdean tontorrik garaienak aurkitzen direlarik: Erlo (1026m.), Kakuta (924m.), Xoxote (912m.) eta Sesiarte (743m.). Mendikate hau kostalderaino zabaltzen da, bertan Andutz mendia dagoelarik (612m.), itsasotik oso gertu. Gailurretako mendi-zelai, behekaldeko landazabal eta ibar gordeek paisaia aparta eratzen dute, basabizitzarentzat lurralde aberatsak daudelarik.
Ezin ahaztu lurpeko mundu garrantzitsua, kareharrizko mendikate hau kobazulo eta leizezuloz josita baitago.

ingurua

TLF 943 581007
aterpea@xoxotekoaterpea.com
.