• Skip to primary navigation
  • Skip to main content

Xoxoteko Aterpea

xoxotekoaterpea.com

  • Xoxoteko aterpea
  • Egutegia eta prezioak
  • + Info
    • Kokapena
    • Nola Iritsi
    • Inguruko gailurrak
    • Argazkiak

Xoxoteko aterpea

Xoxoteko aterpea
Izarraitz mendilerroan aurkitzen da, Xoxote mendiaren alboan eta Erlo menditik oso gertu. Gaur egun zerbitzu asko eskaintzen ditu baina hasieran txabola bat besterik ez zen, ardien gordeleku bezala erabiltzen zena. Bertaratutako mendizaleek ordea, aldatzeko, zerbait jateko edo eguraldi txarretik babesteko erabiltzen zuten.

Aterpea egiteko benetako asmoa, txabola hau erre zenean sortu zen, 1970 ko hamarkadaren amaiera aldera. Lagun Onak M.B. lehengo txabola haren ordezko bat eraikitzea pentsatzen hasi zen eta 1983 urtean martxan jarri ziren. Ez zen erraza izan gaur egungo aterpea altxatzea Xoxoteko puntan, baina herritarren lanari esker eraikitzea lortu zen.

1984ko Xoxoteko egunean ireki zen aterpea, maiatzaren 27an, eta geroztik, arazoak arazo, komeriak komeri, hutsik egin gabe izan dugu han goian.

Xoxoteko aterpea

logo_google_earth_g Bidaiatu Xoxoteko Aterpera Google Earth-en bidez.

TLF 943 581007
aterpea@xoxotekoaterpea.com
.