Xoxoteko aterpea

20 Mayo 2012

MENDI ASTEA 2012

Archivado en: xoxoteko aterpea — Xoxote @ 14:35

Lagun Onak M.B.k Mendi astea antolatu du aurten ere.

Hiru egunez proiekzioak egingo dira Lagun Onak M.B.eko aretoan, guztiak iluntzeko 21:00etan.
Hauek izango dira emanaldiak:
- Maiatzaren 22an Gorka Karapetoren “HARRIZKO AMETSAK”.
- Maiatzaren 23an Josu Bereziartuaren “BROAD PEAK 2010, HASTAPENETARA ITZULERA”
- Maiatzaren 24an Rosa Lizaso eta Mikel Bringas-en “KIWIZIBIDAIA. ZEELANDA BERRIA, PEDAL KOLPEAN, FAMILIA GIROAN”.

Proiekzio hauetaz gain, gaztetxoentzat eskada praktikak, urtean zehar egindako argazkien emanaldia,
Txalintxora ibilaldia eta Xoxote egunera ibilaldia ere antolatu dira.

PDF hontan aurkituko duzue informazio guztia.

Gozatu mendiaz!!

mendiastea2012maiatza-1-copia

XOXOTEKO EGUNA BADATOR!

Archivado en: xoxoteko aterpea — Xoxote @ 14:10

Urtero bezala, aurten ere maiatzeko azken igandean ospatuko da Xoxoteko Eguna.

Interneteko iragarpenen arabera eguraldi eguzkitsua edukiko dugu, eta gu, bazpare, hasi gara prestaketa lanetan den dena ondo atera dadin.

Beraz badakizue, maiatzak 27an azaldu Xoxoteko aterpetik eta giro paregabea aurkituko duzue!!
Zuen zain egongo gara!

xoxoteko-eguna-11 xoxoteko-eguna-12
xoxoteko-eguna xoxoteko-eguna-2

16 Mayo 2012

NEGUA JOAN DA TA…

Archivado en: xoxoteko aterpea — Xoxote @ 23:30

Negua atzean utzi dugula dirudi, eta aste honetan udaberri beteko giroaz gozatzen ari gara.

Eguzki goxoa eta paisaia berde-berdea. Ze ederrak dauden pagoak!!

pagoak-3

pagoak1

pagoak-2

15 Mayo 2012

VIII. IZARRAITZKO MENDI LASTERKETA

Archivado en: xoxoteko aterpea — Xoxote @ 23:34

kartela-21

Pasa den igandean VIII. Izarraitzko mendi lasterketa burutu zen.
Laino artean egin zituzten ibilbideko 21,2km.ak eta jende asko hurbildu zen korrikalariak txalotzera.
Sailkapena PDF hontan ikusi dezakezue.

Zorionak parte hartzaile guztiei!!

argazkik-2 argazkik-3
argazkik-4 argazkik-5
argazkik-6 argazkik-7

LAGUN ONAK-eko GAZTETXOAK

Archivado en: xoxoteko aterpea — Xoxote @ 16:53

Maiatzaren lehenengo asteburuan Lagun Onak mendi taldeko gaztetxoak izan ziren aterpean.
Inguruko mendiak igo zituzten, aterpean afaldu eta gaua pasa zuten eta igandean kakutako egunean egon ziren.

Hemen daukazue taldearen argazkia. LAISTER ARTE!!

lagun-onak1

13 Abril 2012

ZABORRA

Archivado en: xoxoteko aterpea — Xoxote @ 23:51

Zoritxarrez askotan ikusten ditugun irudiak erakutsiko dizkizuegu gaur.
Zaborra agertzen da harrien artean, elurzulo barruan, aterpe aurrean…

Holakotan gure buruari galdetzen diogu zergaitik garen horren zerriak, eta nola garen gai garbi topatu dugun leku bat zabortegi bihurtzen momentu batetan.
Plastikoak, aulkiak, gas bonbonak, latak, kristalezko botilak, zigarroak eta abar luze batekin topo egiten dugu Izarraitzen nahi baina gehiagotan.

Ez dago eskubiderik. Denon kalterako da eta mendia horrela ikusteak pena eta amorrua eragiten digu.

Beraz, ez izan arduragabeak, eta JEITXI ZUEN ZABORRA, mesedez.

zaborra-xoxoten-13 zaborra-xoxoten-21

zaborra-xoxoten-31 zaborra-xoxoten-41

12 Marzo 2012

ASTEBURUPASA ETXEKO TXIKIAREKIN

Archivado en: xoxoteko aterpea — Xoxote @ 19:25

Larunbat goizean abiatu ginen aittolatik xoxoteruntz, giro ezin hobearekin eta motxila pardelez beteta.
Bertan aspaldiko lagunekin egon ginen, eta gure txikia besotik besora ibili zen, denen mimoak eta hitz goxoak entzunaz.
Gaua ere bertan igaro genuen, iruñako lagun batzuen konpainian.
Horren txintxo portatzen bazara etorriko gara berriz ere, aitatxo eta aitonari bixita egitera.
Laister arte!!!

xoxoten-10 xoxoten-2
xoxoten-9 xoxoten-45
xoxoten-34 xoxoten-5
xoxoten-61 xoxoten-11 xoxoten-81

26 Febrero 2012

IV ZUZENIEN - kilometro bertikala

Archivado en: xoxoteko aterpea — Xoxote @ 13:35

Aurten, martxoaren 4an ospatuko da Zuzenien kilometro bertikala.
Proba hau igoera bertikalen Euskal Koparako puntuagarria da, eta Azpeitiatik San Inazioren estatuaraino igotzen da zuzen-zuzenean.

Bidea markatuta dago jada, beraz, mendia eta igoera bertikalak gogoko badituzu, probatzeko aukera daukazu orain.
Eta lasterketan parte hartzea interesatzen bazaizu, Lagun Onak M.B. ren web orrian aurkituko duzu informazio guztia.
Animatu eta hasi mendi lasterketen denboraldia Izarraitzen!

zuzenien-20121

zuzenien-2012-2

17 Febrero 2012

TWITTER-en GAUDE

Archivado en: xoxoteko aterpea — Xoxote @ 12:35

Aterpeari buruzko albisteak momentuan jaso nahi badituzue, twitter-en bidez azken orduko berriak jasotzeko aukera duzue orain.
Egin gure jarraitzaile!

Sarean elkarren berri edukiko dugulakoan, laister arte!!

15 Febrero 2012

IRITXI DA NEGUA!

Archivado en: xoxoteko aterpea — Xoxote @ 17:56

Elur eta hotzik gabeko negua izaten ari ginen orain arte, baina badirudi iritxi dela, bazen garaia!

Izarraitzen ez du elur gehiegirik egin, guk espero genuena baina gutxiago, baina paisaia txurituta ikusteak pena merezi izan du.
Izotza berriz egun askotan eduki dugu, eta bideak arriskutsu ere egon dira hainbat puntutan.
Irristada eta ipurdiko ugari egongo ziren aterperako bidean, zihur!

Argazki batzuk uzten dizkizuegu, eta gure “amona txiki”k esaten zuen esaera zahar batekin agurtzen gara gaurkoan:

“Otsail txiki hasarria, ez da bestiak baño hobia”

otsaileko-elurra-13

otsaileko-elurra-26

otsaileko-elurra-32

otsaileko-elurra-4 otsaileko-elurra-5

Entradas más antiguas »

Gestionado con WordPress